Desagertzeko zorian dagoen ogibidea duen pertsona bat ailegatu da zuen herrira, herriz herri dagoen merkataria, meloi-saltzailea.
Istorio jostagarri bat proposatzen dizuegu, istorio bizia, alaia. Ikuskizun xumea baina dotore, koloretsu eta txukuna aldi berean. Istorio positibo bat kontatzea da gure asmoa. Eta istorio honen muina hauxe da: bizimodu berria asmatzea, gatzik eta bizirik gabeko mundu honetarako. |